¡351 MECENAS NOS HAN APOYADO!

Zuloak es ya una realidad gracias a todos vosotros: Eskerrik asko!

DESCUBRE A LA GENTE QUE HA HECHO POSIBLE ZULOAK:

ZULOAK

“Dance first, think later, it’s the natural order” (Samuel Beckett)

Aupa lagunok:

Arrate Rodriguez artista poliedrikoak egiten ari zen proiektuaren berri eman zidan urte hasieran eta oso-oso interesgarria iruditu zitzaidan: musika talde bat osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu… eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik ZULOAK egingo dut” aipatu zuen umorez.
Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta duela aste batzuk “experimentua” bertan behera uztea erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zidan, bere ahizpa Eiderren bidez.
Materiala ikuskatzen hasi orduko konturatu nintzen dokumental baten bidez kontatu zitekeen istorio bat zegoela bertan.
Eider Rodriguezi laguntza eskatu nion puzle honen pieza guztiak biltzeko, eta dagoeneko gidoi bat osatzen ari gara bion artean.
Baina istorio hau ahalik eta hobekien kontatzeko, zuengana jo beharra daukat:

Material hau eskuratzeko

ZULOAK taldeak, entsaio bazuk Bilboko L’Monon egin zituen, eta zenbait kontzertu Euskal Herriko areto batzuetan eman zituen.
Hauexek dira nik dagoeneko kontrolpean dauzkadanak: Hendaiako Kanttu, Hondarribiko Psilocybe, Donostiako Le Bukowski, Txantreako Akelarre, Bilboko Kafe Antzokia eta Gasteizko Helldorado. Zuetako inor bertan egon balitz, eta argazkiren bat edo bideoren bat egin balu (kalitateak ez du axola), zinez eskertuko genuke helbide honetara bidaliko baligu: info@zuloak.com

Edizioa, postprodukzioa eta pelikula egiteko

Material guzti hau ordenatzeko, editatzeko eta pelikula bat bilakatzeko, Verkamiko lagunen bitartez finantziazio kolektibo bidezko kanpaina bat jarri dugu martxan gaurtik aurrera eta uztailaren 7ra arte (Gora San Fermin!).

Besarkada handi bat eta eskerrik asko, beti bezala, zuen laguntza eta arretarengatik.

Aupa ZULOAK!

Fermin Muguruza

WWW.ZULOAK.COM

Zer jasoko dut?

Zuk egiten duzu ZULOAK! Denon artean historia hau berregingo dugu.

Egin ezazu zure ekarpena, lehen pertsonan bizi ezazu pelikula eta etxean jasoko duzu:

  • 1x ZULOAK kamiseta
  • 1x soinu-bandaren CD-a
  • 1x DVD-a
  • Kredituetan zure izena azaltzea.

Galderak?

Nazioarteko bidalketa? Noiz jasoko ditut itzulkinak? Nor gara?

Erantzun guztiak FAQ-en

351 Mecenas

  • 7 egun
  • Iraila
  • 2013

Last news

Buzz on the web

#ZULOAK

Ahoz aho ideia zabaldu

ZULOAK gauzatzen laguntzeko modu asko daude. Zure mezua bidali eta jar ezazu mapan, edo zabal ezazu kanpaina zure sareetan. Denon artean, egin dezakegu!

Send your support message